Santa Agata jaia

Santa Agata jaia
Jatorria
Ezaugarriak
Genero artistikoaZortziko handia
Hizkuntzaeuskara
Santa Agedako abestien bilduma.
Santa Agatako gaua Donostiako Ibaetan.

Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia,[1][2] euskalkietan Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia, Santa Ageda eskea eta Santa Ageda batzea izenez ere ezaguna, Euskal Herrian eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena, egun horretan Eliza Katolikoaren santutegiko santu haren omenezko eguna da.

Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperako egunean herrietan kopla zaharrak kantatzea makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun. Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa. Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, baina XX. mendeko azken hamarkadez geroztik emakumeek eta adin talde guztietakoek ere parte har dezakete.[3] Garai batean, urte horretan soldaduskara joan behar zuten mutil gazte edo kintoen bilerak ere egiten ziren egun horretan, eskean betiere; herri batzuetan, Eskoriatzan tradizio handiz, adin bereko gazteak biltzen dira ospakizun horri jarraipena emateko.[4]

  1. 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-06).
  2. 125. araua: San, santu, done eta besteren erabilera. Euskaltzaindia.
  3. (Gaztelaniaz) Agirre Sorondo, Antxon. (2000-02-04). «Santa Ageda» Euskonews & Media 65.
  4. «Eskoriatzako kintoak, ohitura jarraitzeko prest» Goiena.eus 2016-01-22.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne