Santa Katalina monasterioa (Sinai) | |
---|---|
Μονὴ τῆς Ἁγίας Αἰκατερίνης | |
Saint Catherine Area | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | South Sinai Governorate |
Kokapen fisikoa | Sinai |
Koordenatuak | 28°33′21″N 33°58′32″E / 28.555831°N 33.975561°E |
Altitudea | 1.570 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 548 |
Izenaren jatorria | Katalina Alexandriakoa |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa Eliza ortodoxoa Greziako Eliza Ortodoxoa |
Elizbarrutia | Archdiocese of Sinai, Pharan, and Raitho (en) |
Izena | Katalina Alexandriakoa |
Arkitektura | |
Estiloa | bizantziar arkitektura |
Webgune ofiziala | |
Santa Katalina monasterioa (antzinako grezieraz: Μονὴ τῆς Ἁγίας Αἰκατερίνης, Monì tìs Agìas Ekaterìnis; arabieraz: دير القدّيسة كاترينا), Antzaldatzearen Monasterioa ere deitua, Egiptoko Sinai penintsularen hegoaldeko Santa Katalina mendiaren magalean dagoen monasterio ortodoxo garrantzitsua da. 1.570 m-ko altueran dago, eta oraindik martxan dagoen munduko monasteriorik zaharrenetako bat da. Bere eremua (barrutia eta ondoko lorategiak) Sinaiko Eliza ortodoxoarena da, eliza autonomo ortodoxo grekoa, baina Jerusalemgo Eliza Greko-Ortodoxoari kanonikoki lotua.
Ikono-bilduma baliotsua du eta, Vatikanokoaren ondoren, munduko eskuizkribu zaharren bigarren liburutegia da[1][2]. Hogei bat monje ditu, gehienak jatorri grekokoak. "Basamortuaren bokazioa" duten nobizioak biltzeko leku nagusia Santa Katalina monasterioak Atenasko Ambelokipi auzoan duen metochion-a (ekialdeko tradizio ortodoxoaren barruan eliza baten enbaxada den eliza) da.
UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 2002an, munduko monasteriorik zaharrenetariko bat delako, Egipton ere dagoen San Antonio monasterioarekin batera.
Santa Katalina Alexandriakoaren ustezko ehorzlekuan kokaturik, Justiniano I.ak eraiki zuen Moisesek zuhaixka sutan ikusi zuen lekuan.
Monasterioaren zati txiki bat baino ez da bisitatzen, baina horri lotutako tradizio ugariek (sasia sugarretan[3], Moisesen putzua[4], Sinai mendia...) erromes eta turista asko erakartzen dituzte. Jendetza horri erantzuna emateko, Santa Katalina hotel-hiria gertu garatu da.