Santa Luzia | |
---|---|
Euskal Herria | |
Santa Luziako poligonoaren ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′39″N 2°39′30″W / 42.84406°N 2.65822°W |
Demografia | |
Biztanleria | 7.144 (2023) |
Santa Luzia Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren hego-ekialdean kokaturik dago. Arana eta Judimendiko auzoekin egiten du muga, eta trenbidearen ondoan kokaturik dago. Auzo txikia da, eta altuera handiko etxebizitza dorreak dauzka, 14 solairu artekoak. Auzoa 1980ko hamarkadatik aurrera eraiki zen, Errekatxiki erreka izan zenaren bailaratxoaren gainean. Hori dela eta auzunetik Gasteizko erdigunera joateko maila aldaketa nabarmena igo beharra dago.
Auzoa Jazinto Benavente kalearen inguruan egituraturik dago. Kale hau hiriaren ingurabide zaharraren atal bat da, eta oraindik ere hiriko motordun zirkulazioa bideratzeko kolektore nagusietakoa da.
TUVISAren 7. lineak auzoa hiriaren erdigunearekin lotzen du. 2. lineak, Periferikoa, Gasteizko gainerako auzoekin lotzen du.