Santa Sofia | |
---|---|
Αγία Σοφία Ayasofya | |
Istanbulgo gune historikoak | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Istanbul probintzia |
Turkiako barrutia | Fatih |
Koordenatuak | 41°00′30″N 28°58′48″E / 41.0083°N 28.98°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 532ko otsailaren 23a |
Inaugurazioa | 1054 |
Komisarioa | Justiniano I.a |
Izenaren jatorria | Jakinduria Santua |
Erlijioa | islama kristautasun ortodoxoa |
Izena | Jakinduria Santua |
Suntsipena | 404 532ko urtarrilaren 14a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Isidoro Miletokoa Antemio Trallesekoa Trdat arkitektoa Mimar Sinan |
Estiloa | bizantziar arkitektura basilika |
Ondarea | |
Santa Sofia[1] edo Jainkotiar Jakinduriaren eliza, batzuetan Hagia Sofia, (grezieraz: Άγια Σοφία; turkieraz: Ayasofya) antzinako basilika kristaua da, gero meskita eta tarte luze batez museoa izan da (Ayasofya Müzesi), Istanbulen kokatua. 2020ko uztailaren 27tik aurrera, berriro ere meskita bat da.
537an eraikia Erdi Aroaren hasieran, oso ezaguna egin zen batez ere bere kupula erraldoiagatik. Garai hartako munduko eraikin handiena izan zen eta eraikuntza lan paregabea. Bizantziar arkitekturako lan gailena da[2] eta esaten denez "arkitekturaren historia aldatu zuen"[3].
Antemio Trallesekoa eta Isidoro Miletokoa arkitektoek ia oinplano karratuko gisan eraiki eta petxinen gainean jarritako erdiko kupula batekin estali zuten. Kupula lau arkuren gainean dago eta arku horieei beste hainbeste zutabek eusten diete. Bi kupulaerdik egiten dute erdiko kupularen kontrahorma lana eta harresi irekiak kontrahormek ziurtatzen dituzte. Gainera, bizantziar mosaiko ederrak ditu.
2007an, Munduko 7 mirari berriak aukeratzeko zerrendako eraikinetako bat izan zen.