Santillana del Mar Santillana del Mar | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kantabriako udalerria | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||
Autonomia | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Isidoro Rabago León (en) ![]() | ||||||||||
Izen ofiziala | Santillana del Mar | ||||||||||
Jatorrizko izena | Santillana del Mar | ||||||||||
Posta kodea | 39330 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 39076 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43°23′36″N 4°06′17″W / 43.393333333333°N 4.1047222222222°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 28,46 km² | ||||||||||
Altuera | 82 m | ||||||||||
Mugakideak | Alfoz de Lloredo, Reocín, Torrelavega, Polanco eta Suances | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 4.211 (2024)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 148 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | S |
Santillana del Mar Kantabriako erkidegoko Costa Occidental eskualdean dagoen udalerria da. Suances, Torrelavega, Alfoz de Lloredo eta Reocín udalerriekin muga egiten du.
Udalerri txiki hau eskualde honetako turismogune garrantzitsuenetakoa da, bere inguruetan labar-pinturaren "sixtinar kapera" deitzen duten Altamirako leizea eta XII. mendeko Santillana del Marreko kolegiata baitaude.
Halaber, Santillana del Marrek iberiar basabereei buruzko neurri handidun Zoologiko eta Lorategi Botaniko bat ere badu, bertan kolore eta itxura ezberdinetako neurri handiko tximeleta ugari daudelarik. Gainera beste museo batzuk ere badaude, hauen artean Inkisizioaren Museoa, Regina Coeli Eliz-Museoa eta Jesús Oteroren Museoa daudelarik.
Turismogune garrantzitsua denez, bere galtzadarriztatutako kaleak ostatuz eta kantabriar produktuak saltzen diren dendez bete-beterik daude. Produktu hauen artean Santoñako antxoak, Tresvisoko Picón gazta ospetsua eta orein gatzartua daude. Janari dendez gain, artisau produktuak saltzen dituzten dendak ere ikustekoak dira, hauetan kantabriar mitologiaren inguruko pertsonaien eskulturak nagusitzen direlarik.