Sarcopterygii | |
---|---|
Goi Siluriar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Superklasea | Sarcopterygii Romer, 1955
|
Sarcopterygii arrainen klase bat da. Arrain hezurdunen klado bat osatzen dute.
Sarkopterigioen klaseko arrainik gehienak desagertuak dira gaur egun. Desagertu ez direnak ere antzinako arrainen itxurakoak dira; buru handia edo sugearen itxurakoa dute, hegalak mamitsuak eta ia beso bihurtuak, eta hegal-punta bakarreko isatsa dute ia denek. Taxonomikoki, hiru azpiklase bereizten dira: Coelacanthimorpha (genero fosil batzuk eta gaur egungo Latimeria generoa, zelakantoak), Dipnoi (dipnooak, arrain birikadunak) eta Tetrapodomorpha (arrain fosilak, aldi berean arrain- eta anfibio-itxura zutenak).