Sare espazial (egitura)

Sare espazial bat (ingelesez space frame deritzona) egitura espazialaren tipologia bat da, hainbat elementu lineal elkartuz osatutako egitura-sistema bat, halako moldez non indarrak hiru dimentsiotan transferitzen baitira. Egitura mota honen interesa zera da, elementu bakoitzak indarrak dimentsio bakarrean transmititu arren (trakzioa edo konpresioa soilik har dezake elementuak), egitura osoak hiru dimentsiotan transmiti ditzakeela indar horiek. Makroskopikoki, egitura espazial batek forma laua edo gainazal kurbatua izan dezake.

Sare espazialetan, elementu guztiak aurrefabrikatuak dira eta ez dute behar soilik mekanikoak ez diren lotura-baliabideak muntatzeko.[1]

Sare espazialetako barrek trakziopean edo konpresiopean lan egiten dute, baina ez makurdurapean. Horrela, sare espazialek honako ezaugarriak dituzte:

  • Kanpoko indarrak korapiloetan bakarrik aplikatzen dira.
  • Elementuak espazioan eratzen dira, halako moldez non lotura bakoitzaren zurruntasuna baztergarritzat jo baitaiteke, hau da, lotura bakoitza artikulazio bat da indarren kalkuluari dagokionez.
Urdinez markatutako goiko korapiloari indarra aplikatzen bazaio eta barra gorria ez bada existitzen, egituraren portaera korapilo urdineko barren loturaren zurruntasunaren mende dago erabat. Hala ere, barra gorria izanik, korapilo urdinaren loturaren zurruntasunak ez du garrantzirik barra gorriak multzoari ematen dion zurruntasunaren aldean, eta korapilo urdinaren zurruntasuna baztergarritzat jo daiteke, azken hau makurdurarekiko behar bezain malgua baldin bada.
Sare espazialeko barrak korapiloan elkartuta. Ikus daitekeenez, ez da artikulazio bat, baizik eta flexioarekiko zurruntasun gutxiko lotura, eta artikulaziotzat har daiteke kalkuluak burutzeko momentuan.
Oktaedro erdia sare espazialean
  1. Otero C. (1990). Diseño geométrico de cúpulas no esféricas aproximadas por mallas triangulares, con un número mínimo de longitudes de barra. Tesis Doctoral. Universidad de Cantabria.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne