Sare sozialak edo gizarte sareak (Ingelesez social networking services,[1] SNS) web plataforma bitartez gizakien arteko harremanetarako zerbitzuak eskaintzen dituzten Internet-zerbitzuak dira. Hainbat talde, zerbitzu, gidari, programa, transmisore eta errezeptorez osatuta dago, baina batez ere, nolabaiteko harremana, laguntasuna nagusiki, daukaten pertsonek osatzen dute. Interneten hamaika zerbitzu daude, jendearen arteko gizarte sareak sortzeko.[2][3]
Gehienetan, beste herrialdetako jendearekin komunikatzeko erabiltzen dira, posta elektronikoak eta beste hainbat zerbitzuk dituzten mugak ez dituztelako.
Gizarte sareetako zerbitzuen erabilera ordenagailu, tableta edo telefono adimendunen bitartez egiten da.[3]