Sareko Euskal Gramatika

Sareko Euskal Gramatika Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuaren lan bat da, unibertsitateko espezialistarik nabarmenenek prestaturiko euskararen gramatika Interneten guztien eskura jartzeko asmoa duena.[1] Ekimen hori 2008an abiatu zen,[2] eta 2010eko martxoaren 31n plazaratu.[3] Proiektu dinamikoa da: dagoeneko sartuta dagoen material ugaria eguneratu eta osatzeaz gainera, beste material batzuk sartuz joango dira.[2]

Izena gorabehera, ez da gramatika soila. Izan ere, euskararen barne arauak azaltzeaz gainera, euskal hizkuntzaren beste hainbat arlori buruzko argibideak ere ematen ditu: soziolinguistikari, historiari, fonetika eta fonologiari, lexikoari, mofosintaxiari eta euskalkiei buruzkoak, besteak beste.[3][2]

Sarean garatutako proiektua izanik, teknologia berriek eskaintzen dituzten lanabesak baliatu dituzte Sareko Euskal Gramatika atontzeko,[3] hala nola: testuak, argazkiak, irudiak, barneko eta kanpoko estekak (hainbat hizkuntzatan), eta abar.[2]

  1. «Sareko Euskal Gramatika zer den», Sareko Euskal Gramatikaren webgunean.
  2. a b c d EHUko Komunikazio Bulegoa: «Euskarak badu sarean gramatika osoa eta guztiz berritzailea denon eskura», EHU.es webgunea, 2011-03-31.
  3. a b c Gotzon HERMOSILLA: «Euskal gramatika eta Egungo Euskararen Hiztegia sarean jarri ditu EHUk», Berria, 2011-04-01.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne