Sarkasmo

Sarkasmo hitza grezieratik dator, σαρκασμός, latinez, sarcasmus, eta euskaraz “larrutzea”, “ezpainetan hozka egitea”. Pentsamendu figuren artean kokatzen da figura erretoriko hau Juan Kruz Igerabideren arabera “pertsona edo erakunderen bat gogotik larrutzea, burla eta trufa ironikoa eta gogorra egitea” da.[1] Ironiarekin badu zer ikusirik baina sarkasmoren kasuan oso gogorra da, sarritan iraintzeko asmoarekin. Normalean esaten den kontrakoa adierazi nahi da.

  1. Juan Kruz Igerabide, 678.or.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne