Sayonara 1957ko Joshua Logan estatubatuar zinema zuzendariaren film dramatiko bat da, James Michener idazlearen izen bereko eleberrian oinarritua. Marlon Brando, Patricia Owens, James Garner, Martha Scott, Miiko Taka, Miyoshi Umeki, Red Buttons eta Ricardo Montalbán aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako hamar izendapen jaso zituen eta lau irabazi: Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Miyoshi Umeki), Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Red Buttons), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria eta Soinu onenaren Oscar Saria.