Scarlet Street Fritz Lang zuzendariak 1945ean eginiko filma da, Georges de La Fouchardière idazlearen La Chienne lanean oinarritua; 1931n Jean Renoirrek ere lan berbera egokitu zuen zinemarako. Antzezle nagusiak (Edward G. Robinson, Joan Bennett, eta Dan Duryea) aurreko urtean Langek zuzendutako The Woman in the Window (1944) filmean ere aritu ziren elkar batera.