Schindler's List (euskaraz Schindlerren Zerrenda) 1993ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra drama filma bat da. 1982ko Thomas Keneallyren australiar idazlearen Schindler's Ark (Schindlerren Kutxa) liburuan oinarrituta dago. Liam Neeson, Ben Kingsley, Ralph Fiennes, Caroline Goodall, Jonathan Sagall eta Embeth Davidtz aktoreek antzeztu zuten.
Filmak Oskar Schindlerren istorioa kontatzen du, Bigarren Mundu Gerran holokaustotik 1000 judu poloniar inguru salbatu zituen Sudeteetako enpresaburu katolikoarena. Liam Neesonek jokatu zuen Schindlerren paperean, Ralph Fiennes Amon Göth SSko ofiziala izan zen, eta Ben Kingsley Itzhak Stern, Schindlerren idazkari judua.
Filma oso arrakastatsua izan zen bai ekonomikoki bai kritikoki. Izan ere, besteak beste, zazpi Oscar irabazi zituen: film onenarena, zuzendari onenarena, eszenatoki onenarena, musika onenarena, dekoratu onenarena, muntaketa onenarena eta argazkilaritza onenarena.
Bitxikeria gisa, filmaren azken eszenan entzuten den Jerusalem Urrezkoa israeldar abestiaren doinua Pello Joxepe euskal abesti herrikoiaren doinuan oinarritu dago.