Einsteinen erlatibitate orokorraren teorian, Schwarzschilden metrika simetria esferikoa duen eta geldi dagoen masa baten kanpoaldeko eremu grabitatorioa deskribatzen duen metrika da. Einsteinen eremu-ekuazioen soluzioa da, eta oso egokia da astiro bira egiten duten gorputz astronomikoak deskribatzeko, Eguzkia edo Lurra, kasu. Karl Schwarzschildek aurkitu zuen 1916an. Metrika honetatik zulo beltzak ondoriozta daitezke, Schwarzschilden zulo beltza, hain zuzen ere.