Scottie Scheffler | |
---|---|
![]() (2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ridgewood, 1996ko ekainaren 21a (28 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Texasko Unibertsitatea Austinen Highland Park High School (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | golf-jokalaria |
Altuera | 191 zentimetro |
Scott Alexander Scheffler (Ridgewood, 1996ko ekainaren 21a) PGA Tourrean jokatzen duen golflari estatubatuarra da.[1] Gaur egun, munduko lehena da, 2022ko martxoan iritsi zexn lehen aldiz Munduko Golf Ranking Ofizialean, eta 80 astez baino gehiagoz eutsi dio.[2] Bi aldiz irabazi du Augustako Mastersa: 2022an eta 2024an.[3] 2023an eta 2024an The Players Championship txapelketa irabazi zuen lehen jokalaria izan zen.[4] 2024an Parisko Olinpiar Jokoetako gizonezkoen golf torneoan urrea irabazi zuen.