Screaming Trees | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Ellensburg |
Musika mota | rock alternatibo, grunge, neo-psychedelia (en) eta hard rock |
Urteak | 1985 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | SST Records Epic Records Sub Pop |
Mark Lanegan | |
Informazio gehigarria | |
screamingtrees.net | |
Screaming Trees Ameriketako Estatu Batuetako rock taldea izan zen, 1984an Ellensburgen (Washington) sortutakoa. Mark Lanegan abeslaria, Gary Lee Conner gitarrista, Van Conner baxu-jotzailea, eta Mark Pickerel bateria-jotzailea izan ziren hasierako kideak. Geroago, Barrett Martinek Pickerel ordeztu zuen. 1990eko hamarkadako grunge mugimenduaren barnean sartu ohi da, baina hard rockaren eta psikodeliaren elementuak ere bazituen.
Estudioko zazpi lan grabatu zituzten 1996ra arte, eta 2000n desegin egin zuten taldea, ez zutelako topatu euren lanik grabatzeko prest zegoen diskoetxerik.[1]