Sea Shepherd | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | SSCS | |
Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea eta nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Ideologia | Ekologismoa, Beganismoa eta Ingurumenaren kontserbazioa | |
Erabiltzen du | Neptune's Navy (en) | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Egoitza nagusi | ||
Egoitza nagusi | ||
Legezko forma | karitatezko erakunde | |
Zeren jabe | MV Brigitte Bardot (en) , MY Bob Barker (en) , RV Farley Mowat (en) , MY Steve Irwin (en) , Sea Shepherd I (en) , Sea Shepherd II (en) , RV Martin Sheen (en) , MY Ocean Warrior (en) eta MV Sharpie (en) | |
Historia | ||
Sorrera | 1977 | |
Sortzailea | ||
webgune ofiziala |
Sea Shepherd 1977. urtean Paul Watsonek sortutako GKE bat da, itsasoa eta "bere biztanleen" defentsa duena helburu. Erakundeak mundu osoan zehar egiten du lan, herrialde guztietako boluntario eta eskifaiekin. Administratiboki, bi erakunde ezberdin gisa kontsideratu ditzakegu: alde batetik Sea Shepherd Conservation Society, Ameriketako Estatu Batuetan lan egiten duena; eta, bestetik, Sea Shepherd Global, munduko gainerako herrialdeetan lan egiten duena, eta bere basea Holandan duena; merchandisin denda eta tatuaje estudio baten barruan kokatua.
Erakunde honek metodo zuzenak erabiltzen ditu ozeanoa defendatzeko, kritika ugari jasoz arrazoi horrengatik. Hainbat itsasontzi dauzka erakundeak, bi administrazioetan banatuta daudenak misio ezberdinetan parte hartzeko.