Mota | etnia |
---|
Sebei herria hegoaldeko hizkuntza nilotikoen multzoko talde etniko bat da, Kenya mendebaldean, Uganda ekialdean, Tanzanian, Etiopian, Sudanen eta Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi dena, baina nagusiki Ugandako eskualde batekoak izendatzen dituena. Sabiny ere esaten zaie, eta beren hizkuntzari Kupsabiny.
Sebei edo sabinyak Elgon mendiaren magaletan bizi da batez ere, Uganda ekialdean. 300.000 lagun inguru dira, eta 1.730,9 kilometro koadroko eremua hartzen dute Bukwo, Kween eta Kapchorwa barrutietan. Ahaidetza etnikoz eta hizkuntza Kalenjin herrien parte dira, eta kalenjin izen tipikoak dituzte deitura gisa. Beren lurraldeak Kenyako Errepublikarekin egiten du muga, non sei milioi kalenjin baino gehiago bizi diren.[1][2]
Sebei herriaren gehiengoa Uganda herrialdean bizi da, eta ez dira Ugandako populazioaren %0,6, baina hala ere atletismoko distantzia luzeko lasterketetan nabarmendu diren ugandarrak ohikoan Sebei dira, hala nola Joshua Cheptegei, Jacob Kiplimo edo Peruth Chemutai. [3][4] [5]