Seber Altube | |||
---|---|---|---|
1920 - 1941 ← Domingo Agirre - Paulo Zamarripa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Arrasate, 1879ko azaroaren 8a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Lehen hizkuntza | euskara | ||
Heriotza | Gernika-Lumo, 1963ko abuztuaren 27a (83 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hizkuntzalaria, musikaria eta idazlea | ||
Kidetza | Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza | ||
Mugimendua | Euskal Pizkundea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() | ||
![]() |
Sebero Altube Lertxundi (Arrasate, Gipuzkoa, 1879ko azaroaren 8a - Gernika, Bizkaia, 1963ko abuztuaren 27a) euskal idazlea, filologoa eta musikaria izan zen. Euskaltzain, 1920. urtetik. Gaztetan Gernikako Orfeoiaren zuzendaria izan zen (1902) eta, geroago, arma fabrika bateko kudeatzailea (1915-1936). Gernikako alkate izan zen, eta gerra garaian Argentinara eta Pauera erbesteratu behar izan zuen eta 1958an itzuli zen; garai hartakoa da La fonction de la douleur liburu filosofikoa (1957). Haren lan nagusiak euskarari eskainitakoak dira (1920-36):
Musikari moduan, harmonia eta konposizioa landu zituen. Horrezaz gain, hainbat musika tresna jotzen zituen. Gaztaroan dultzaina jotzaile moduan famatu egin zen. Hamabost urterekin, Arrasateko Musika Bandan hasi zen.
Hiztegiaren auzian, Altubek neologismoen sorkuntza salatu eta hizkuntzan ondo sustraituriko hitz bizien erabilera defendatu zuen. Sintaxiari dagokionez, Erderismos izenburuko obran joskera legeak formulatu zituen.