Sedan (sədɑ̃ ahoskatua) Frantziako udalerri bat da, Ardenak departamenduan dagoena, Champagne-Ardenne eskualdean. 2007an 19.691 biztanle zituen.
Sedan Frantziako eta Alemaniako indar armatuen arteko bi gudu garrantzitsuen kokalekua izan da, biak Alemaniak irabazi zituenak. Sedango lehen guduak, 1870. urtean, Frantziako Bigarren Inperioaren erorialdia zigilatu[1] eta Alemaniar Inperioaren sorrerarako bidea ireki zuen, hurrengo urtetik aurrera Alemanian "Sedanen Eguna" (alemanez: Sedantag) ospatuz.[2] Sedango bigarren guduan, 1940an, Wehrmachteko indarren aurrerapen erabakigarri bat lortu zuen Frantziako guduan, eta, azkenean, Frantziako Hirugarren Errepublikaren gainbehera ekarri zuen.[3]
- ↑ Horne, A.. (1965). The Fall of Paris: The Siege and the Commune 1870–71. Londres: Macmillan OCLC .490599556.
- ↑ Florentine Gebhart: Erinnerung an das Sedanfest in den 1870er Jahren. In: Blätter aus dem Lebensbilderbuch. Berlin 1930, S. 51–54 (Nachdruck in Jens Flemmin (Hrsg.): Quellen zur Alltagsgeschichte der Deutschen vom Mittelalter bis heute. Band 7. 1871–1914. Wissenschaftliche Buchgesellschaft, Darmstadt 1997, ISBN 3-534-11496-5, pp. 61–64; außerdem frei verfügbar als PDF)
- ↑ Evans, Martin Marix. The Fall of France. Oxford: Osprey, 2000. ISBN 1-85532-969-7