Sedia gestatoria sorbaldetan garraiatu ahal izateko anda gaineko tronua da, litera mota da, Aita Santua zeremonia solemne batzuetan prozesioan eramateko erabiltzen zena, jendetzak ikusteko moduan. Bere atzean, flabeloak zihoazen.
20. mendeko 2. erditik aurrera, jada ez da erabiltzen, Aita Santuak, motordun ibilgailuak erabiltzen baititu jendetza artean ibiltzen denean. Aulki hau eramaten zuten laguntzaileei, sediario zeritzen. Gaur egun, aita santuaren audientzia eta ospakizunak prestatzen ibiltzen dira. Sediario bezala aritu ziren azken aldia, 2005eko apirilak 8an izan zen, euretako hamabik, sorbaldetan, Joan Paulo II.aren hilobia eraman zutenean. "Sediario Pontifizioak", gaur egun, 24 dira. Euren aitzindaria, Adalberto Leschiutta italiarra da.