|
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Sefardiak יהדות ספרד (Yahadut Sefarad) |
---|
|
|
1,5–2,0 milioi inguru (juduen %15a) |
|
Israel: 1.1-1.5 million
Frantzia: 300,000-400,000
Ameriketako Estatu Batuak: 100,000-250,000
Argentina: 50,000-150,000
Espainia: 31,500-40,000
Suitza: 20,000-50,000
Turkia: 20,000-25,000
Uruguai: 10,000-30,000
Venezuela: 5,000-35,000
Peru: 3,000
Grezia: 2,000-8,000
Portugal: 2,500
Erresuma Batua: 2,000 +
Puerto Rico: 1,500
Bulgaria: 1,000-3,000
Bosnia-Herzegovina: 1,200
Kanada: 1,000 +
Brasil: 1,000 +
Italia: 1,000 +
Mexiko: 1,000 +
Herbehereak: 1,000 -
Gibraltar: 600
Kuba: 500 +
Filipinak: 500
Txile: 400 +
Serbia: 400
Mazedonia: 200
Errusia: 100 +
Kolonbia: 100 +
Egipto: 100
Aljeria: 80
Errumania: 50 +
|
|
Historikoak: ladino, haketia, judu-portuges, judukatalan, shuadit, eta juduen nafar-aragoiera Egungoak: hebreera eta herrialdekoa |
|
Judaismoa |
|
Juduak |
Sefardiak (hebreeraz: sing. סְפָרַדִּי Sefaraddi Səp̄āraddî, plur. סְפָרַדִּים Sefaraddim Səp̄āraddîm; ladinoz: pl. Sefardies) honako bi taldeetako kideak dira:[1]
- adiera zorrotzean, Iberiar penintsulatik XV. mendean kanporatutako juduen ondorengoak;
- adiera zabalean, eta batez ere erlijio arloan, sefardi-liturgia erabiltzen duten juduak; hor Mizrahi juduak barnean daude eta Israelen batzuetan ashkenaziak ez diren judu guztiak izendatzeko erabiltzen da.
Sefarad (hebreeraz: ספרד Səfarád Səp̄aráḏ / Səp̄āraḏ) hitzak "espainiar" esan nahi: Biblian agertzen den toponimoa da,[2] identifikatu gabekoa. Gero, juduek Iberiar penintsula identifikatzeko erabili zuten eta egun hebreeraz "Espainia" esan nahi du.
Historikoki lau taldetan banatu dira:
- Gehienak 1492an Iberiar penintsulatik kanporatutako juduen ondorengoak dira, Otomandar Inperioan, batez ere Salonikan eta Istanbulen, kokatu zirenak.
- Iparraldeko Marokon eta Aljerian finkatu zirenak.[3]
- Hasieran, kristautasunera aldaturiko juduak gero Europara ihes egin eta beren erlijioa berreskuratu zutenak.
- Kriptojuduak, Penintsulan geratu eta bere erlijioa ezkutuan mantendu zutenak.
- ↑ (Ingelesez) Raphael, Chaim. (1991). The Sephardi Story: A Celebration of Jewish History. Londres: Valentine Mitchell & Co. Ltd..
- ↑ Abdias, 1-20: Ipar Israelgo erbesteratuen gudarosteak kanaandarren lurra hartuko du Sareptaraino. Eta Jerusalemgo erbesteratuek, Sefaraden bizi direnek, Negeveko hiriak hartuko dituzte
- ↑ Samuel Toledano, "Espagne: les retrouvailles", Les Juifs du Maroc (Editions du Scribe, Paris 1992)