Seinale/zarata (ingelesez signal-to-noise ratio, SNR edo S/N laburtua) transmititzen den seinalearen potentziaren eta zarataren potentziaren arteko proportzioa da. Tarte hori dezibeletan neurtzen da. Tarte dinamikoa eta seinale/zarata erlazioa (hondo-zarataren eta erreferentzia-mailaren artean dagoen tarte hori adierazteko) sinonimotzat erabili daitezke. Ez da gauza bera gertatzen tarte dinamikoak gailur-maila eta hondo-zarataren arteko distantzia adierazten duenean. Ekipo baten zehaztapen teknikoetan dezibeletan adierazitako seinale/zarata erlazioa agertzeak ez du ezer esan nahi erabilitako erreferentzia-puntuekin eta haztapenekin batera ez badoa.
Tarte dinamikoa behar bezala adierazteko dB neurketek beste hauek ere adierazi behar dituzte:
Esaterako, magnetofono baten espezifikazio teknikoetan hau aurkituko genuke:
60 dB, CIR 468-3 (erref. 1 kHz, 320 nWb / m -1 ).
Jakina, maiztasun-erantzunaren arabera ekipoak alderatu ahal izateko, ekipoak seinale/zarata erlazio hori haztapen-kurba eta erreferentzia-maila bera erabiliz neurtu behar du.