Seitan | |
---|---|
plant-based meat analogue (en) ![]() | |
![]() | |
Osagaiak | Glutena |
Historia | |
Jatorria | Txina (eskualdea) |
Seitana gariaren proteina nagusia den glutenarekin egindako janari bat da. Seitana modu tradizionalean egiteko, gariaren irinaz osatutako ore bat garbitzen da urarekin, almidoi pikor guztiak kentzen zaizkion arte. Horrela, disolbaezina den glutena besterik ez da geratzen, ore elastiko gisa. Ondoren, ore hori egosi egiten da, janari gisa erabili ahal izateko.[1]
Seitan izena japonesezko shokubutsusei tanpaku (植物性たんぱく; landare-proteina) hitzatik dator. Halaere, japonian fu (麩, "gluten") bezala ezagutzen dute. Txineraz miàn jīn (麵筋, "gari haragia" edo "gluten haragia") deitzen diote.
Seitana sojan oinarrituta okelaren ordezko gisa erabiltzen diren beste janari batzuk, esaterako tofua, ordezkatzeko erabiltzen da zenbaitetan. Seitan mota batzuk haragiaren antzekoagoa den testura daukate. Asiako gastronomian, gastronomia begetarianoan, gastronomia budistan eta gastronomia makrobiotikoan haragiaren ordezko gisa erabiltzen da sarritan.
Seitanak gizakientzako funtsezkoa den aminoazido bat, lisina, gutxi du.[2][3]
Seitana VI. mendean agertu zen lehen aldiz, fideo txinatarren osagai gisa. Historikoki oso erabilia izan da Txina, Japonia eta Asiako Ekialdeko beste sukaldaritza batzuetan. XXI. mendean Mundu osora hedatu da bere erabilera, batez ere barazkizaletasunaren eskutik.