Semis

Carthago Novako txanpon-etxean egindako simis bat. Aurkian M. Agripparen burua estanpatu dute hura omnetzeko.

Semis-a antzinako erromatar moneta-sistemarekin sortu zen, zeina merkataritzaren oinarria baitzen. Erromatar Errepublikaren garaian, Saturnoren burua zeraman brontzezko txanpon bat zen, as libralaren 1/2ren baliokidea, eta S (= 6 ontzako) marka zuen. Inperioaren garaian, semisa brontzezko (6,8 g) eta letoizko edo orikalkoko (3,4 g) serie bikoitz batean sortu zen.

Inperioaren garaian, aurrealdean, Augusto Cesarren buru ereinozduna erakusten ohi du eskuinerantz begira dagoela. Atzealdean, hiru ikono militar estanpatzen ziren; aquiila (goialdean arrano baten eskultura duen makila) bat eta 2 signa (zutoihal).[1]

  1. «Semis - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne