Sendalari

Sendagile tradizional bat behi gaixo bat osatzen katu bat erabilita Muuramen (Finlandia, 1929).

Sendalaria, sendatzailea edo petrikiloa[1] sendagile titulua izan gabe sendagintzan aritzen den pertsona da. Medikuntza tradizionala praktikatzen duten sendatzaileak mundu osoan aurki ditzakegu.

Petrikilo delakoek, gehienbat, hanketako eta besoetako zaintiratuak eta hezur hautsiak sendatzen dituzte. Zumalakarregiren sasimediku zen Jose Frantzisko Telleriaren gaitzizenetik, Petrikilo-tik, dator hitza.

  1. Fundazioa, Elhuyar. «curandero» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-12-23).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne