Seneca Fallseko konbentzioa Ameriketako Estatu Batuetan emakumeen eskubideei buruz egindako lehen konbentzioa izan zen. 1848ko uztailaren 19an egin zen Seneca Falls (New York) herrian (AEB). Antolatzaileak Lucretia Mott (sufragista, aktibista eta irakaslea) eta Elizabeth Cady Stanton (sufragista eta abolizionista) izan ziren[1].
Konbentzioaren emaitza gisa ikusten da bertan idatzitako Seneca Fallseko Adierazpena (1848). Adierazpen hori ere Sentimenduen Adierazpen izenagatik ere ezagutu ohi da. Dokumentua konbentzioaren bigarren egunean izan zen onartua eta adierazpena Amerikako Estatu Batuen Independentzia Aldarrikapenean oinarritua dago. Hots, Seneca Fallseko Adierazpenaren bitartez independentziaren aldarrikapenean emakumeentzako agerikoak ziren muga politiko eta sozialak salatu nahi izan ziren. Muga politiko horien artean zeuden: bozka eskubide eza, hauteskundeetan parte hartu ezin izatea, organizazio politikoetan militatu eta afiliatzeko debekua eta bilera politikoetan parte hartu ezin izatea[2]. Konbentzioaren lehen egunean emakumezkoek soilik hartu zuten parte, bigarren egunean aldiz gizonezkozkoei ere lekua utzi zitzaien bertan parte hartzeko. Orotara, emakumeen giza eskubideei buruzko hamaika punturen bueltan ibili ziren eztabaidan, arazo gutxirekin onartu ziren arren gehienak, gaztazka sortu zuen bederatzigarren puntuak: emakumezkoen bozka eskubideari buruzkoak. Hala ere, Cady Stanton eta Frederick Douglass-ek horren aldeko diskurtsoa bota eta gero, onartua izan zen lehen aldiz emakuzmezkoen bozka eskubidea[3].
Bai konbentzioa eta baita bertatik ateratako adierazpena zein horiei esker lortutako askatasun eta eskubideak egungo mugimendu feministaren aitzindaritzat hartzen dira.[4]