Sennarko Sultanerria

Sennarko Sultanerria
السلطنة الزرقاء
As-Saltana az-Zarqa
1504 – 1821
Sultanerria
bandera

armarria

Sennarko sultanerria, larrosaz.
Geografia
HiriburuaSennar
Ekonomia
DiruaTrukea
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera
ErlijioaIslam
Historia
Aurrekoa
Alodia
Ondorengoa
Egiptoko Probintzia, Inperio Otomanoa

Sennarko Funj Sultanerria (batzuetan Sinnar ahoskatua), Sudanen Sultanerri Urdina deitua (arabieraz: السلطنة الزرقاء; As-Saltana az-Zarqa‎), Sudango iparraldeko sultanerria izan zen. Batzuetan Funj izena ematen zaio talde etnikoagatik edo Sennar hiriburuagatik. 1504tik 1821 arte Afrikako ipar-ekialdeko eremu zabalan agindu zuen.

XV. mendean Nubiako parte izan zen Makuria hainbat estatu txikitan banaturik zegoen eta basamortuko nomaden sarrerak ohikoak ziren. Alodian gertatzen zena ez da hain ezaguna, baina badirudi estatua ere kolapsaturik zegoela. Abdallah Jammak eremua batu zuen eta ekialdeko hainbat lur ere batu zituen. Inperio honek gutxi iraun zuen eta Funj herria hegoaldetik etorri zen, Amara Dunqasen agindupean, euren erreinu propioa eratuz bertan.

Sultanerriak 1821. urterarte iraun zuen. Urte horretan Ismail bin Muhammad Ali jeneralak eta bere semeak, Egiptoko Probintziako kedibe otomanoak Sennarrera iritsi ziren euren armadarekin. Erreinua erraz sartu zen Egiptoko Probintzian eta ondoren Sudan Anglo-Egipziarrean sartu zen, gaur egun Sudango zatia delarik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne