Serbiako eskubaloi selekzio nazionala

Serbiako Eskubaloi selekzioa Nazioarteko Eskubaloi Federakuntzak (IHF) edo Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (COI) antolatutako nazioarteko eskubaloi lehiaketetan Serbiako Eskubaloi Federakuntza ordezkatzen duen taldea da, serbiar nazionalitateko jokalariek osatua. Egundaino, lortu duen emaitzarik hoberena 2012ko Gizonezkoen Europako Eskubaloi txapelketan lortutako 2. postua da.

1991 baino lehen Serbia Jugoslaviaren zati zen. Emaitzak ikusteko: Jugoslaviako Errepublika Sozialista Federaleko Eskubaloi selekzioa.

Serbia eta Montenegrok lortutako emaitzak ere agertzen dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne