Sergei Mikhailovitx Brin (errusieraz Сергей Михайлович Брин, Sergey Brin ingelestua; Mosku, 1973ko abuztuaren 21a - ) Googleko enpresaburua. Informatika eta matematika ikasketak egin zituen Larry Pagekin batera Google sortu aurretik.
Hainbat urtez Googleren nagusi efektiboa izan ziren bera eta Page, eta Alphabet Inc. enpresa matrizea sortu zenean ere, presidente izan zen Brin. Baina postu hori utzi zuen 2019ko abenduan.[1] Ondoren ere, akzio kontrol handia du Alphabeten, eta bere batzorde exekutiboan tokia. 2023ko Forbes zerrendaren arabera, munduko 10. pertsona aberatsena zen orduan.