![]() |
Sans-serif letrak |
![]() |
Serif letrak |
![]() |
Serif letrak (serifak gorriz) |
Tipografian, serif esaten zaie letra eta ikurren ertzak apaintzen dituzten zatitxoei, lerrotxo motz baten itxura hartzen duena. Modu teknikoagoan esanda, errematea edo serifa da aztaren, besoaren edo isatsaren amaieran karaktere batzuek duten apaingarria.[1] Tipografia-estiloak bereizteko balio du.
Nazioarteko terminoa da serif, ingelesez erabilia, eta euskaraz serif letra-tipa edo letra-tipo zorrotza ere erabil daitezke. Baldintza horiek betetzen dituzten letra-tipoak serif motakoak direla esaten da, eta betetzen ez dituztenak sans-serif, alegia, serifa gabeak. Bestalde, eskuz egindako letren itxura daukaten beste letra-tipo batzuk daude, bestelako apaingarri artistikoak dauzkatenak ere.
Letrak harrian zein zurean zizelkatzean karakterearen bukaerak markatzea da, antza denez, letra-tipo horren jatorria.
Eskuarki, dokumentuaren testu-gorputzean eta tamaina txikiko letretako testuetan erabiltzen da; izan ere, serif-a (serifaduna) letra sans-serif-a (serifagabea) baino irakurtzeko errazagoa baita. Sans-serif motakoak titulu, izenburu eta testu informalerako erabiltzen ohi dira.