Sevillako Unibertsitatea | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Universidad de Sevilla |
Izen laburra | US |
Mota | Unibertsitate publikoa, sarbide irekiko argitaletxea eta argitaratzaile akademikoa |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | Mediterranean Universities Union (en) , Top International Managers in Engineering (en) , European University Association, Conferencia de Rectores de las Universidades Españolas, Coalition for Advancing Research Assessment (en) eta Ulysseus European University |
Eskumendekoak | |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1505 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Sevillako Unibertsitatea (gaztelaniaz: Universidad de Sevilla edo US) Andaluziako unibertsitate publikoa da, hiriburuan zenbait campus dituena. Sevillako bi unibertsitate publikoetako bat da, Pablo de Olavide Unibertsitatearekin batera. Bere zentroak hiri osoan zehar banatuta dauden arren, bere Errektoretzaren egoitza, Sevillako Errege Tabako Fabrikaren eraikina da.
Espainiako hirugarren unibertsitatea da ikasle kopuruan, eta Andaluziakoa lehena, baita zaharrenetakoa ere, 500 urte baino gehiagorekin. Times Higher Educationen rankingean 600-800 unibertsitate onenen artean dago, eta 400 onenen artean Ingeniaritzan eta Teknologian, baita informatika zientzietan ere, 2019an. Laurogei mila lagunek baino gehiagok osatzen dute unibertsitate komunitatea ikasleen, irakasleen eta administrazio eta zerbitzuetako profesionalen artean. Gainera, ondare historiko artistiko nabarmena du: kultura-ondasun izendatutako zazpi eraikin, milaka artelan eta artxibo historiko garrantzitsu bat nabarmentzen dira.