Sevillanak

Jerezko ferian sevillanak dantzatzen.

Sevillanak (gaztelaniaz: sevillanas, seβiˈʝanas ahoskatua) mendebaldeko Andaluziako dantza eta abesti herrikoiak dira, bertoko ferietan- batez ere Sevillako Apirileko Ferian edo Huelvako El Rocioko erromerian- tipikoak direnak.[1] Errege-erregina Katolikoen garaien aurrean sortutako "gaztelar seguidilletan" jatorria dute, denboraren poderioz flamenkartu zirenak. Dantza XVIII. mendean sortu eta egun flamenkoko palorik ezagunetariko bat da.

  1. (Gaztelaniaz) Durand-Viel, Ana Maria. (1983). La sevillana : Datos sobre el folklore de la Baja Andalucia. Servicio de publicaciones del Ayuntamiento de Sevilla - Biblioteca de tema sevillanos.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne