Sex-shop

Sex-shopak Parisko Boulevard de Clichyn

Sex-shopa (ingelesez: sex shop, hitzez hitz «sexu denda») edo denda erotikoa sexu-jostailuak eta material erotikoak saltzen dituen denda da. Bibradoreak, dildoak, linjeria, pornografia eta arropa erotikoa saldu ohi dira bertan. Lehen sex-shopa Flensburgen (Mendebaldeko Alemanian) ireki zen 1962an; egun, hiri askotan zein online daude. Sexu-industriaren ataletako bat dira.

Denda erotikoak legeak erregulatzen dituenez, haien egoera aldatu egiten da herrialdearen eta legeen arabera. Ohikoena da adingabeek sarrera debekatua izatea, eta adin hori legearen araberakoa da. Leku batzuetan denda erotikoak eta salgai izaten dutena debekatuta daude; beste leku batzuetan baimenduta daude, eta film pornografikoak erakusteko lekuak dituzte, edo striptease nahiz peep showak eskaintzen dituzte. Helduentzako filmak eskaintzeko zinema bat ere egoten da batzuetan.

Internet bidez saltzen duten denda erotikoak ere badira. Horiek hazten joan dira azken urteotan, kontsumitzaileak pribatutasun handiagoa duelako eta etxetik bertatik eros dezakeelako.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne