Sexua zehazteko ZW sistema Hegazti, zenbait arrain eta Krustazeo, intsektu (tximeletak eta sitsak) eta narrastiren (Komodoko dragoia) ondorengoen sexua zehazteko modua da. ZW sisteman, obuluak zehazten du seme-alaben sexua, sexua zehazteko XY sisteman ez bezala, non espermatozoideak zehazten duen sexua. Sistema horretako kromosomak izendatzeko, Z eta W letrak erabiltzen dira XY sistemakoetatik bereizteko. Arrak homogametikoak dira (ZZ); emeak, berriz, heterogametikoak (ZW). Z khandiagoa da, eta gene gehiago ditu, XY sistemako X kromosoma bezala.