Shaka Zulu | |||
---|---|---|---|
1816 - 1828 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mthethwa Paramountcy (en) , c. 1787 | ||
Herrialdea | Zulu Erresuma | ||
Heriotza | KwaDukuza, c. 1828ko irailaren 27a (41 urte) | ||
Hobiratze lekua | Nonya (en) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Aita | Senzangakhona kaJama | ||
Ama | Nandi | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Shaka kaSenzangakhona (c. 1787-c. 1828ko irailaren 27a), baita Shaka Zulu ere, (zulueraz ˈʃaːɠa ahoskatua) zulu etniako buruzagi tribala izan zen, eta Zulu Inperioaren sortzailea Hegoafrikan. Senzangakonaren seme eta oinordeko zen, eta inguruko zulu tribuak menperatu ondoren, ejertzito bat prestatu eta lurralde berriak konkistatzera joan zen.
Zuluen gizartea eta gerra ohiturak errotik aldatu zituen bere agintaldian zehar. Zulutarren artean irudi anbiguoa da, maiz laudatua baina baita kritikatua ere. Zulu Inperio boteretsuaren oinarriak ezarri zituen diktadore honek, milaka pertsona hiltzea agindu zuen eta inguruko tribuetan migrazioak eta sarraski handiak eragin zituen. 1828an hil zen, bere anaien eskutik.