Sharenting

Irudia pixelatzea da haurrak babesteko modu bat.

Sharenting hitza erabiltzen da sare-sozialetara eta Internetera beren haurren irudiak eta intimitatea igotzen dituzten familien ekintzak izendatzeko. Ekintza hauek denboran jarraipen bat izan dezakete eta esplizituak izan daitezke, hala nola «instamamis» eta «instapapis» deitzen diren pertsonenak. Haien seme-alaben irudiak igotzen dituzte sare sozialetara eta, jarraitzaile gehiago izateko eta, batzutan, dirua irabazteko, haurren intimitatea eta bizitza erakusten dute. Guraso askok uste dute beren haurrekin nahi dutena egin dezaketela, baina ez da egia: legeak haurren pribatutasuna eta intimitatea babesten ditu.[1]

  1. Julen Linazasoro: "Shareting eta adin txikikoak sarean", Administrazioa Euskaraz, 124.zk., 19. or., 2024/04.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne