Shepseskaf | |||
---|---|---|---|
← Mizerino - Userkaf → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XXVI. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 2499 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Saqqara | ||
Familia | |||
Aita | Mizerino | ||
Ama | Khamerernebty II | ||
Ezkontidea(k) | Khentkaus I.a | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko IV. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||
Shepseskaf, Antzinako Egiptoko faraoi bat izan zen, Egiptoko IV. dinastiako azkenaurrekoa, K.a. 2486 eta K.a. 2479 bitartean gobernatu zuen.
Mizerinoren balizko semea, erregealdi laburra izan zuen, zazpi urtekoa, Manetonek aipatzen duen Seberkeres baldin bada, edo laukoa, Turineko Errege Kanonaren txatal baten arabera.
Ez da askorik ezagutzen bere erregealdiari buruz, aurreko erregeen erregealdietan erabili ziren eguzki hil-ikurren eta IV. dinastiako erregeen bereizgarria izan zen piramideen uztea. Horrela, Shepseskafek, hil-eraikin bezala, mastaba handi bat eraikiarazi zuen, Saqqara hegoaldean. Haren aurreko erregeen hil tradizioekin hauste horrek Shepseskafek klero nagusiarekin nolabaiteko lehiaren bat izan zuela pentsarazten du, klero horren gune espiritualetik, Heliopolisen zegoenetik, banandu eta Ptah jainkoaren gurtza hautatuta.
Shepseskafek bere aurreko erregearen lanak jarraitu zituen, Mizerinoren piramidearen multzoa amaitu eta bere aitari eskaini zion, han aurkitutako idazkun batek dioen bezala. Arrazoi horregatik, Shepseskaf Mizerinoren semea zela uste da.
Faraoi honen erregealdia, aurkitutako frogak kontuan hartuta, oso modu nahaspilatsuan amaitu zen, hala, Egiptoko Antzinako Inperioko garairik disdiratsu eta oparoenari amaiera eman zioten. Faraoi hau madarikatutzat hartu zuten geroagoko egiptoarrek.
Haren oinordekoa, Dyedefptah izan liteke, Manetonek aipatutako Tamftis, edo baita Userkaf ere, Egiptoko V. dinastiako lehen faraoia.