Sherlock Holmesen Itzulera

Sherlock Holmesen Itzulera
Sherlock Holmesen Itzulera liburuaren azala.
Datuak
IdazleaArthur Conan Doyle (1905)
Argitaratze-data1905
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Return of Sherlock Holmes
ArgitaletxeaGeorge Newnes
HerrialdeaErresuma Batua
IlustratzaileaSidney Paget

Sherlock Holmesen Itzulera, ingelesez The Return of Sherlock Holmes, Arthur Conan Doyle eskoziar idazlearen Sherlock Holmes detektibeari buruzko kontakizun laburren bilduma bat da. 1905ean argitaratu zen.

Aurrez, Doylek detektibe ospetsua Sherlock Holmesen Oroitzapenak (1894) bildumaren Amaierako Arazoa kontakizunean Suitzako Richenbacheko ur-jauzietan Moriarty irakaslearekin izandako borrokaldian hiltzea erabaki zuen, baina irakurle eta zaletuen kexa ugarien ondorioz berpiztera derrigortua izan zen, horregatik bilduma honetako kontakizunak idatzi zituen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne