Sherlock Holmesen Abenturak | |
---|---|
![]() Sherlock Holmesen Abenturak liburuaren azala. | |
Datuak | |
Idazlea | (1891ko ekaina eta 1892ko uztaila artean) |
Argitaratze-data | 1892ko urriaren 14a |
Generoa | Kontakizun laburrak, detektibe eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Adventures of Sherlock Holmes |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | George Newnes Ltd (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Orrialdeak | 307 |
Euskaraz | |
Izenburua | Sherlock Holmesen Abenturak |
Itzultzailea | Maria Asensio |
Argitaratze-data | 2014 |
Orrialdeak | 70 |
ISBN | 9788467739633 |
Sherlock Holmesen abenturak (ingelesez: The Adventures of Sherlock Holmes) Arthur Conan Doylek idatzitako hamabi ipuinen bilduma da. Pertsonaia nagusia Sherlock Holmes fikziozko detektibea da. Ipuinak 1892. urteko urriaren 14an lehenengo aldiz argitaratu ziren; banaka argitaratu ziren The Strand Magazine aldizkarian 1891ko ekaina eta 1892ko uztaila bitartean. Liburuan istorioak ez dira hurrenkera kronologikoan aurkezten, eta guztietan agertzen diren pertsonaia bakarrak Holmes eta Watson doktorea dira, istorioak lehenengo pertsonan kontatzen dituena.
Istorioetan orokorrean bidegabekeri sozialekin solidarizatzen dira eta hauek zuzentzen saiatzen dira. Holmes zuzentasunari beste zentzu bat ematen dion pertsona gisa aurkezten da. Istorioek harrera on bat izan zuten eta The Strand Magazineren harpidetzak handiagotu zirenez, Doylek hurrengo istorio-bildumaren truke diru gehiago eskatu zuen. Lehenengo ipuinean, «Eskandalua Bohemian», Irene Adler pertsonaia agertzen da, Sherlock Holmesen egokitzapen modernotan garrantzitsua dena, detektibearen amodiozko interesa delako, nahiz eta bakarrik ipuin honetan agertu. Doyleren Sherlock Holmesen hamabi istorio gogokoen artean, hamabi ipuinetako bilduma honetako lau aipatu zituen, eta «Banda Pinttoduna» bere gogokoena zen.
1997an Fernando Reyk burututako euskarazko itzulpena Igela argitaletxeak argitaratu zuen. 2014ean Maria Asensiok itzuli eta Fernando Aznarek ilustratutako euskarazko itzulpena Susaeta argitaletxeak argitaratu zuen. 2020an Fernando Reyk eguneratutako euskarazko itzulpena Igela argitaletxeak argitaratu zuen.