Sheynnis Palacios | |
---|---|
![]() (2024) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Managua, 2000ko maiatzaren 30a (24 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | New York |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ertamerikako Unibertsitatea : mass communication (en) ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa Nicaraguan Spanish (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | edertasun lehiaketan parte-hartzailea, modeloa eta kazetaria |
Altuera | 180 zentimetro |
Enplegatzailea(k) | Miss Unibertso (2023ko azaroaren 19a - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | El volcán de las Américas |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Sheynnis Alondra Palacios Cornejo (Managua, Nikaragua, 2000ko maiatzaren 30a) nikaraguar kazetaria, komunitate-sustatzailea eta modeloa da, edertasun lehiaketetan jardun duena. Miss Unibertso 2023 edertasun-lehiaketaren irabazlea, herrialde horren historiako lehena. Aurretik Miss Teen Nikaragua 2016, Miss Mundo Nikaragua 2020 eta Miss Nikaragua 2023 erregina izan zen.[1][2][3][4]
2017an bere jaioterria ordezkatu zuen lehen aldiz Miss Teen Unibertso lehiaketan, non top 10 erdifinalistetan sailkatzea lortu zuen. Ondoren, Miss Mundo lehiaketan, San Juanen, Puerto Ricon, 2022ko martxoaren 16an, non top 40an egon zen.[5]
2023an, Palaciosek Diriamba ordezkatu zuen Miss Nikaragua 2023an, eta irabazi egin zuen. 2023ko azaroaren 18an, berriz, Nikaragua ordezkatu zuen Miss Unibertso lehiaketaren 72. edizioan San Salvadorren, El Salvadorren. Ohiturari jarraituta, aurreko urteko erreginak, AEBko R'Bonney Gabrielek koroatu zuen.[6]