Siamon | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XI. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 959 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Amenemope | ||
Leinua | Egiptoko XXI. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Necherkheperra Setepenamon Siamon edo soilik Siamon, Egiptoko XXI. dinastiako seigarren faraoia izan zen. K.a. 978 eta K.a. 959 bitartean gobernatu zuen, Egiptoko hirugarren tarteko aroa deritzon garaian. Dinastia honetako erregerik boteretsuenetakotzat hartua da, Psusenes I.aren ondoren.
Manetonek, Psinakhesek bederatzi urteko erregealdia izan zuela esan zuen, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan. Eusebioren bertsio armeniarrean, Psinnaques izena jasotzen du. Adituek, hemeretzi urte inguruko erregealdia izan zuela uste dute.