Sierra Entertainment | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | Bideo-joko garatzailea eta Bideo-jokoen banatzailea |
Jarduera sektorea | video game industry (en) ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Ekoizpena | King's Quest, Space Quest (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Negozio dibisioak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi (1993–2004) | |
Jabea | CUC International (en) ![]() ![]() ![]() |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1979 |
Sortzailea | |
Aurrekoak | Sierra On-Line (en) ![]() |
Desagerpena | 2008 |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() |
Sierra Entertainment (iraganean Sierra On-Line, bideo-jokozaleen artean Sierra deitua) AEBtako bideo-joko konpainia bat da. 1979an Ken Williams eta Roberta Williams senar-emazteek sortu zuten. Gaur egun Activision Blizzard konpainiaren azpisaila den Activision konpainiaren jabetzakoa da.
1980ko hamarkadaren hasieran abentura grafikoen generoko bideo-jokoak ekoizteari ekin zion, genero honetako aintzidarietako bat izanez, eta bereahala bere kalitate handiko abentura grafikoek genero horretako zaletuen artean sekulako arrakasta lortu eta goraipamenak bereganatu zituzten.
1980ko hamarkadako bigarren erdialdetik 1990eko hamarkadaren lehen erdialdera doan abentura grafikoen urrezko garaian LucasFilm Game konpainiarekin lehia estua izan zuen, zein edo zeinek sekulako kalitatezko abentura grafikoak merkaturatzen baizituen. Sierraren abentura grafikoak serio edo zurrunagoak zirela esan ohi da (salbuespena Leisure Suit Larry umorezko saga erotikoa izan zen), aldiz LucasFilmen abentura grafikoek pertsonaia eta solasaldi umoretsugoak zituztela.