Sigmar Polke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oleśnica, 1941eko otsailaren 13a |
Herrialdea | Alemania |
Talde etnikoa | silesiarra |
Heriotza | Kolonia, 2010eko ekainaren 10a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Melaten-Friedhof (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kunstakademie Düsseldorf (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, margolaria, eskultorea, diseinatzailea, installation artist (en) , artista grafikoa, grabatzailea, marrazkilaria eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Willich Düsseldorf Kolonia eta Hanburgo |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | Pop Artea |
Genero artistikoa | capitalist realism (en) social-artistic project (en) izadi hila Arte figuratiboa arte abstraktua |
Sigmar Polke (Oels, Behe Silesia, 1941eko otsailaren 13a - Kolonia, Alemania, 2010eko ekainaren 10a) alemaniar margolaria izan zen.
1953an, sorterria utzi, eta Mendebaldeko Alemaniara aldatu zen familiarekin. Gizarte kapitalistako irudiek eta kulturak erabat liluratuta utzi zuten. Hogeita bi urte zituenean, Düsseldorfeko Akademian sartu zen ikasketak egitera. Lehen koadroetan, kontsumo-gizarteko zenbait objektu agertzen dira, lehen aipatutako liluraren ondorioz. Geroago, Ekialdeko Alemaniako ohiko irudi kischtak erabili zituen margolan figuratiboetan, eta errealismo kapitalista delakoa osatu zuen, Richterrekin eta Konrad Fischerrekin batera. 1966an, Artista Gazteentzako Saria eskuratu zuen Polkek, eta 1975ean, Sao Pauloko Bi Urtekoko saria. Handik bi urtera, aukera eman zioten Hanburgoko Arte Ederretako Kolegioan irakasle izateko. 1960ko hamarkadan, etengabe bidaiatu zuen, eta gai ikonografikoak eta argazkietan oinarritutako koadroak margotu zituen nagusiki, Picabiaren surrealismoaren ildoari jarraituz. Gaztetako trebakuntzara itzuliz, Zuricheko Grossmünster katedraleko beirate koloreztatuak egin zituen 2006tik 2009ra.