Simon[1] izen arrunta da, hebreeraz: שִׁמְעוֹן, Šimʻôn. Hizkuntza horretan "[Jaungoikoa] entzun du" esan nahi du. Autore batzuen arabera grezierako izen tradizionala da.[2]
Itun Berriaren gainean egin diren ikerketek ere esaten dute grezieratik etor daitekela, edo Hebreerak mailegutzat hartutako izena izatea.[3] Grezieraz "sudur-motza" esan nahi du.