Simone Consonni (Ponte San Pietro, Bergamo, Italia, 1994ko irailaren 12a) txirrindularitzan, pistako modalitateetan, lehiatzen den italiar atleta da, taldekako jazarpen proban eta ibilbidean espezialista, Cofidis taldekoa 2020tik. Bere arreba Chiara ere, txirrindularitzan aritzen da[1].
Udako Olinpiar Jokoetan, hirutan hartu zuen parte, urrezko domina lortuz Tokio 2020an taldekako jazarpen proban (Filippo Ganna, Francesco Lamon eta Jonathan Milanekin batera) eta Rio de Janeiro 2016an seigarren postua, proba berean[2]. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan bi domina irabazi zituen, zilarrezkoa Madison proban eta brontzezkoa jazarpenean.
Zazpi domina irabazi zituen Pistako Txirrindularitzako Mundu Txapelketan 2017 eta 2021 urteen artean, eta lau domina irabazi zituen Europako Pistako Txirrindularitza Txapelketan 2015 eta 2019 urteen artean[2].
Errepidean, zilarrezko domina lortu zuen 2015eko Errepideko Txirrindularitzako Mundu Txapelketan 23 urtez azpiko errepideko lasterketan[3].