Simone Segouin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Simone Denise Segouin |
Jaiotza | Thivars, 1925eko urriaren 3a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Courville-sur-Eure, 2023ko otsailaren 21a (97 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Frantziako Erresistentziako kidea eta pediatric nurse (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Francs-tireurs et partisans French Forces of the Interior (en) |
Izengoitia(k) | Nicolle eta Nicole Minet |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | sub-lieutenant (en) |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Simone Segouin (Thivars,, Eure-et-Loir, 1925eko urriaren 3a – Courville-sur-Eure, 2023ko otsailaren 21a), Nicole Minet izenez ere ezaguna, Frantziako Erresistentziako borrokalaria izan zen, frankotiratzaile eta partisanoen taldekoa. Erresistentziako lehen ekintzen artean, Alemaniako administrazio militar baten bizikleta bat lapurtu zuen, gero mezuak eramateko erabili zuena. Eskala handiko misio arriskutsuetan parte hartzen jarraitu zuen, hala nola, tropa alemanak harrapatzen, trenak errailetik ateratzea eta zubiak lehertzen.
1944ko abuztuaren 23an Chartresen askapenean egon zen, eta bi egun geroago Parisen askapenean. Teniente gradura igon eta Croix de guerre saria jaso zuen. Gerraren ondoren, erizain bihurtu zen. Courville-sur-eure hiriko kale batek haren izena darama.[1]