Matematiketan, sinua (laburtuta sin) angeluaren funtzio trigonometrikoa da. Angelu zorrotz baten sinua triangelu zuzenaren testuinguruan definitzen da: angelu espezifiko horretarako: angeluaren aurrean dagoen katetoaren luzera zati triangeluaren katetorik luzeena (hipotenusa) eginez lortzen da. angelu batentzat, sinuaren funtzioa gisa adierazten da.[1][2]
Orotarapena eginez, sinuaren definizioa (eta beste funtzio trigonometrikoak) edozein balio errealentzat zabaldu daiteke unitate zirkunferentziaren segmentuen luzeran neurtuta. Sinuaren definizio modernoagoek diote ekuazio diferentzialen serie infinituen soluzio bezala adieraz daitekeela, haren hedapena edozein balio positibo zein negatibo edo zenbaki konplexua izanik.
Sinuaren funtzioa fenomeno periodikoen modeloak adierazteko erabiltzen da, hala nola, soinu- eta argi-uhinak, osziladore harmonikoen posizioa eta abiadura, eguzki-argiaren intentsitatea eta egunaren luzera, eta urtean zehar gertatzen diren batez besteko tenperaturaren aldaketaren kalkulua.