Sippar

Sippar
Kokapena
Koordenatuak33°03′32″N 44°15′08″E / 33.058829°N 44.252153°E / 33.058829; 44.252153
Map

Sippar[1] (sumerieraz: Zimbir; akadieraz: Sippar) elkarren gertu dauden Mesopotamia Behereko bi hiriren izena da, Eufrates ibaiaren ekialdeko ertzean daudenak, Babiloniatik ipar-mendebaldera, egungo Iraken eta, elkarrengandik zazpi kilometroko tartera.

Bi hiriek, euren historian zehar, izen ezberdinak izan zituzten, elkarrengandik bereizteko, orohar, bakoitzeko jainko nagusiaren erreferentzia mantendu den arren. Honela, beraz, "Sippar Shamashena" (egungo Abu Habbah) eta "Sippar Annuniturena" (egungo Tell ed-Dêr) ditugu. Sippar, Itun Zaharrean, modu orokorrean, Sepharvaim izenarekin aipatzen da.

Idazkunek, Sippar izeneko beste bi herri aipatzen dituzte: horietako bat, Sippar Paradisukoa da, beharbada, hiriaren auzo gehigarriren bati erreferentzia egingo diona. Litekeena da, baita ere, izen hauetako bat Agade edo Akkadekin identifikatu ahal izatea, lehe Inperio Semitar Babiloniarraren hiriburua.

Sippar hiria, Mesopotamiako antzinakoenetako bat bezala aipatzen da Sumertar Errege Zerrendan. Zerrenda honen arabera, erregetza izan zuen laugarrena izan zen azkenaurrekoa Uholde Unibertsalaren aurretik. Bere dinastia, errege bakar batez osatua egongo zen, Enmenduranna izenekoa, 21.000 urteko erregealdia izango zuena. Sippar izena duten bi hirietako maila arkeologikorik antzinakoenak, baina, ez dira ezagutzen, eta, beraz, arkeologiak ezin du hiri horien antzinatasuna baieztatu.

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne