Siriako gerrak | |||
---|---|---|---|
Diadokoen lur-eremuen mapa k.a. 301. urtean edo. | |||
Data | K.a. 274 - K.a. 168 | ||
Lekua | Zelesiria | ||
Egoera | Alexandro Handiaren inperioa berrezartzeko elkarrekiko konkistaren saiakera | ||
Emaitza | Ahultze orokorra alde bietan, eta horregatik geroago azkenean inperio biak konkistatu zituzten Erromatar Errepublikak eta Partiar Inperioak | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Siriako gerrak sei gatazka armatu izan ziren Zelesiria eskualdean («hutsik dagoen Siria» esan nahi du) Alexandro Handiaren ondoren izan ziren Seleukotar Inperioa eta ptolomeotar erresumen artean, K.a. III. eta II. mendeetan. Zelesiria Egiptora joateko bide natural bakanetako batean dago. Gatazka horiek bi aldeen indar materialak eta giza indarrak nabarmen gutxitu zituzten, eta horren ondorioz geroxeago Erromatar Errepublikak eta Partiar Inperioak suntsitu egin zituzten Seleukotari inperioa eta ptolomeotar erresuma.